1.- Ibai batek baino gehiagok, Bizkaiko golkorako bidean, mendian gora eta
behera egiten du. Horren adibiderik argiena Cadagua da, Garobel mendilerroan sortu eta aldapan behera egin beharrean, bi mendi igotzen ditu, Nerbioira iritsi arte.
2.- Iratiren ur korrontearen norabidea kontrakoa da, Mediterraneora isurtzen baititu urak.
Pirinioetako adar nagusiak bi isurialdetan banatzen du Euskal Herria:
* Kantauri / Atlantiko aldea: isurialde honetan, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa ia-ia osoak eta Arabako eta Nafarroako zati batzuk kokatzen dira. Hemengo ibaiak motzak eta emaritsuak dira, mendiak itsasotik oso hurbil daudelako. Higadura-lan gogorra egiten dute, menditik jaitsi eta itsasora oso tarte laburrean heltzen baitira. Urte osoan dira
emaritsuak euriei esker, eta ez dute agorraldi handirik izaten.
*Mediterranio aldea: Nafarroako eta Arabako zatirik handienak isurialde horretan sartzen dira. Horko ibaiak bi multzotan banatzen dira:
1. Pirinio aldekoak: ibai horiek ez dira oso luzeak eta aldapa handia dute. Udaberrian, elurrak urtzean, emaritsuak dira, eta udan, ur gutxi eraman ohi dute.
2. Lautadetakoak: ibai horiek, aldiz, luzeagoak eta aldapa gutxikoak dira. Udaberrian eta udazkenean ur-maila altuak izaten dituzte, eta udan agorraldiak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina