osteguna, abendua 13, 2012

Erliebea

Lurrazalaren gorabeheren multzoari erliebea deitzen zaio.
Lurralde askotan daude mendiak eta haranak, baina mapa fisikoan ikus dezakegun bezala, lurralde lauagoak badira.
Erliebeak, klima, hidrografiak (ibaiak eta urak) eta paisaiak erlazio estua dute.




KONTINENTEETAKO ERLIEBEA
  • Mendia: Inguruko eremutik nabarmen goratzen den lur zatia.
  • Mendikatea: Elkarrekin loturiko mendi multzo handia.
  • Ibarra edo Harana: Inguruko eremutik nabarmen ondoratzen den lur zatia ( sakonune baten antzera).
  • Ibai Harana: Ibai batek sortutako harana.itxura du.
  • Glaziar Harana: Glaziar batek sortutako harana. U itxura du.
  • Arroa edo Sakonunea: Inguruko eremutik nabarmen ondoratzen den lur zatia. Plaka tektonikoaren ondoratzeak sortu du.
  • Ordokia edo Lautada: Eremu lau zabala. Itsasoarekiko altuera edo altitude txikia duena.
  • Goi Ordokia edo Meseta: Eremu lau zabala, baina itsasoarekiko altitude handia du.
  • Itsasadarra: Lehorrean barnera sakon sartzen den itsaso zatia.
  • Fiordoa: Itsasadarra da, baina glaziar batek sortutakoa.
  • Lurmuturra: Itsasoan barnera, itsasertza baino gehiago sartzen den lur zatia.
  • Penintsula: Alde batetik ezik, urez inguratutako lurraldea.
  • Istmoa: Penintsularen zatia da. Penintsula eta itsasertza lotzen dituen lurr tarte estua.
  • Golkoa: Lurrean barneratzen den itsaso zati zabala. Itxura biribildua du.
  • Badia: Golko txikia da.
  • Uhartea: Alde guztietatik urez inguratua dagoen lur zatia.
  • Artxpielagoa: Elkarren artean hurbil dauden uharte multzoa.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina