igandea, abendua 30, 2012

Euskal Herriko Mendiak



Euskal Herriko mendiak hiru lerrotan banatzen dira:





1 Ur-mugako mendiak: Mendikate honek Euuskal Herria erdi-erditik, ekialdetik mendebalera zeharkatzen du: Zuberoa eta Nafarroa arteko mugetatik hasi eta Salbadako mendizerraraino.

Ur-mugak Euskal Herria bi isurialdetan banatzen du:

- Kantauri edo Atlantiar isurialdea: Hemengo ibaiak kantauri itsasora doaz.
- Mediterraneoko isurialdea: Hemengo ibaiak Ebro ibaira doaz eta ondorioz Mediterraneo itsasora.
Mendikate honen ekialdean dauden tontorrak  Euskal Herriko altuenak dira eta Pirinio izenarekin ezagutzen ditugu. Iparraldean mendi hauei Bortuak deitzen zaie.

Pirinio izenarekin ezagutzen dugun alde honetan hainbat mendi multzo daude:
Arbaila, Aldudeko mendiak, Abodi, Labia mendiak, Bortziri mendi multzoa... mendebaldera jarraituz, Aralar, Aizkorri, Elgea, Anboto, Gorbeia eta Garobel.




2 Kostaldeko mendiak: Itsasaldeko mendiak ere deitzen zaie itsasotik hurbilenak beraiek baitira.
Gipuzkoako erditik hasi eta Bilboko itsasadarreraino edo Ordunteko mendietaraino hedatzen dira:
Ernio, Izarraitz, Oiz eta Ordunte.



3 Aurrepirinioak: Hegoaldean aurkitzen dira, eta mendilerro hauek osatzen dute:
Leire, Izko, Alaitz, Errerniega, Andia, Urbasa, Entzia, Iturrieta, Gasteizko mendiak, Badaia eta Arkamu; eta zenbait hegoalderago Lokiz, Kodes eta Toloño.







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina