osteguna, otsaila 28, 2013

PROIEKTUAK (LH 5A)


Kurtso honetan proiektu asko egiten ari gara, horietako bat 1. unitateko espazioari buruzko ipuinak izan dira. Ipuinak idatzi, zuzendu eta ilustratu ondoren HHko gela guztietara joan ginen irakurtzen. Lehenengo, ideiak pentsatu genituen, espazioari buruzkoak; irakasleak zuzendu ondoren, zirriborroa idatzi eta berriro zuzendu zigun eta azkenik, garbian kopiatu eta ilustratu. Amaitzeko, txikieie irakurtzera joan giƱen. Txikiek asko disfrutatu zuten eta guk ere.

Ikasturteko 2. proiektuak “Gizakiaren historia” izan du izenburua eta gure blogean dago ikusteko moduan. Historiaurretik gaur egunerarte egon diren garaiak landu ditugu: Harri Aroa, Metal Aroa, Antzinaroa, Erdi Aroa, Aro Modernoa eta Aro Garaikidea. Aro horietako gertakizun handiak jaso ditugu proiektuan eta argazki batzuk ere jarri ditugu. Ikusi nahi baduzue andramari2002a.blogspot.com.es gure blogean dago.
Plastikan egin dugun proiektua taldeka maketa bat egitea izan da. Zozketa bat egin genuen maketen gaia aukeratzeko eta aukeratutakoak hauek izan ziren: Mendia, Itsasadarra, Sumendia eta Hondartza . Gustura egindako lana izan da.
Hemen dituzue argazkietan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina