osteguna, otsaila 28, 2013

Gosari Bihotz osasuntsua (5B)


Aurreko asteko ostiralean, otsailak 22 eta “bihotz bizi” elkartearen eskutik, gosari osasuntsua egin genuen ikastolako jantokian.

Gosari osatuak erredimendu fisiko eta intelektuala hobetzen du eta elikadura orekatua mantetzen eta pisua mantentzen eta kontrolatzen laguntzen du. Gosari eguneko otordurik garrantzitsuena da, familian gosaltzea da onena.






Hasteko bideo bat ikusi genuen, honetan gosari batek izan beharreko elikagaiak azaldu zizkiguten, hauek zirelarik: Zerealak, fruta, esnekiak, oliba, hestebeteak eta extrak dira.

Gure gosaria honako hau izan zen:
Indioilarra ogitarteko (honekin zerealak eta hestebeteak jan genituen, zerealak hesteen funtzionamendu zuzena mantentzen laguntzen du), ogitartekoari oliba olioa bota genion (honek kolesterol ona igo eta bihotzeko gaitzak sahiesten laguntzen du).
Esnea eta esnea kakaoarekin izan genuen edateko. Sagar bat ere hartu genuen, fruta osoa hartzea gomendagarria da, zukua baino hobeto, zukua fibra ugari galtzen dituelako. Frutak bitamina eta mineral asko ditu.

Extrak ere hartu dezakegu, noizean behin, frutu lehorrak, eztia, txokolatea...

Informazio gehiago nahi izanez gero: www.corazonvivo.com

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina