asteartea, apirila 29, 2014

Newwtonen sagarra, ilargia eta grabitatea


Aristotelesen itsasontzia bezain ospetsua da Newtonen sagarra ere.
Isaak Newton Ingalaterran jaio zen, 1642. urtean, Galileo Galilei (beste zientzialari ospetsu bat) hil zen urte berean.
Zientzialaria, filosofoa, fisikaria, alkimista eta matematikaria izan zen Newton. Asko eta ondo pentsatzen zuen gizona zen.
Kontatzen dutenez, zuhaitz baten azpian etzanda zegoela, aurrean zeukan sagarrondotik sagar bat erortzen ikusi zuenean asmatu omen zuen grabitate unibertsalaren legea.
Isaak Newtonek, pentsatuz eta pentsatuz, esan omen zuen bere kolkorako: "Sagarra lurrera erakartzen duen indar bera da Ilargia Lurrari lotzen diona".
Newtonek zioen, sagarra zuhaitzetik erorarazten zuen indarra grabitatea zela. Orduan, zergatik ez da Ilargia Lur gainera erortzen grabitatearen indarrak erakarrita?
Zer da Isaak Newtonek aurkitu zuen grabitate-indarraren kontu hori? Norbaitek argituko al digu?

Aristoteles-en usteak, erdia ustel?

Aristotelesek uste zuen Lurra biribila zela, eta hori frogatzeko, hiru arrazoi eman zituen:
  1. Izarrak ez dira munduko leku guztietan altuera berean ikusten zeruan. Lurra laua balitz, ez litzateke hori gertatuko; biribila izanda, bai. Beraz, Lurra biribila da.
  2. Ilargiaren eklipseetan ikusten den itzala Lurraren errainua da, zalantzarik gabe, eta itzal horrek forma biribila duenez, Lurrak biribila izan behar du.
  3. Itsasontzi bat lehorrera hurbiltzen denean, lehenengo masta ikusten zaio, eta gero agertzen da branka gaina, eta, azkenean, ontziaren beheko aldea. Beraz, Lurra biribila da, zalantza izpirik gabe.
Arrazoi horietako bat zalantzan jartzeko modukoa dela iruditzen al zaizue? Zergatik?
Aristotelesek eman zituen hiru arrazoietatik zein izango ote da erabakigarriena? Zergatik?

asteazkena, apirila 09, 2014

Industria iraultza

Talde txikietan jarrita, Industria Iraultzari buruzko kontzeptu-mapa interpretatu behar duzue, mezu honi iruzkinak eginez. Ideia nagusiak identifikatu, esaldiak osatu eta zuzen eta artez azaldu. 



astelehena, apirila 07, 2014

Haztearen "abantailak"

Haztearen “abantailak” izeneko bakarriizketa grabatu dugu LH 6 Ako ikaslek. Alaitz izeneko neskato baten burutazioak kontatzen dira bertan eta, haiek, ironiaz, algaraka, haserre, pentsakor… interpretatzen saiatu gara. Bakarrizketa luze samarra denez,


 Bost zatitan banatu dugu, eta zati bakoitza talde baten esku geratu da. Ea gustukoa duzuen.

Josu, Irati, ander eta Iker (1. zatia)

Ainhoa, Beñat, Julen eta Naia (2. zatia)

Neiby eta Peio (3. zatia)

Ibon, Iñaki , Ane eta Ibai(4. zatia)

Olatz eta Kepa (5. zatia)

osteguna, apirila 03, 2014

Txirrindularitza

"Hazteraen abantailak" - GUSTOKO PASARTEAK

Irakurri berri duzuen bakarrizketan, deigarri edo azpimarragarri egin zaizuen pasarte edo zatia, zuen erara azaltzea eta aukera hori egiteko zer arrazoi izan diren emateko eskatzen zaizue. Nola? Mezu honen iruzkina eginez. Iruzkinean aukeratu duzuen zatia zein izan den azaldu eta, haren oinean, hura aukeratzeko zer arrazoi izan dituzuen esan. Esate baterako: Ipuinean gehiena gustatu zaidan zatia mutilei buruz hitz egiten duena da. Asko gustatu zaizkit esaten dituen gauzak, baita esateko moduak ere: “Mutilak beste planeta bateko izakiak dira”, “Mutil atsegin eta lirainek ez dute begirik, haientzat ez zara existitzen”. Zati hori azpimarratzen dut, gure artean askotan hitz egin dugulako horretaz. DBH 1 eta 2an sekulako mutil katxarroak daude, baina guri ez digute kasu zipitzik egiten. Alaitzek dioen bezala, gu haientzat ez gara azorri bat baino gehiago.

asteartea, martxoa 25, 2014

Aurkezpenak

ostirala, abendua 20, 2013

Ipuin kontalari


Gaur, Abenduak 20, ikastolan zehar ibili gara, euskaran egindako ipuinak beste ikasleei kontetan, guri  LH2B, LH3B eta LH4B geletara joatea suertatu zaigu, ona hemen zenbait argazki, geroago ipuinak igo eta irakurtzeko aukera izango duzue.
LH3-B gelan, Maisu Julen.

LH4-B gelan, Maisu Iker Hormaetxerekin

osteguna, abendua 19, 2013

Ai, Olentzero !!!