asteazkena, apirila 24, 2013

Zuhaitz landaketa: GOROSTIAK


Martxoan ospatu genuen Zornotzan "Zuhaitzaren eta Uraren astea 2013" Tokiko Agenda 21ek antolatuta. Aste horretako ekintzen artean zuhaitz landaketa zegoen programatuta LH 5eko ikasleontzak, baina atzeratu egin zen eta apirilaren 16an egin dugu. Goizeko 9:00etan Ur Gozo iturrian elkartu ondoren, oinez joan ginen Jauregibarria ingurura, errepidearen beste aldean dagoen landa bateraino. Landaketa nola egin behar den azaldu ziguten eta sei taldetan banatuta, gorostiak landatzeari ekin genion udaleko lorezainen laguntzarekin. Talde bakoitzak gorosti bana landatu zuen eta hesia jarri bere inguruan, babesteko. Argazkiak atera ondoren, ikastolara itzuli ginen. Gelan, gorostien inguruko informazioa bilatu eta fitxa teknikoa osatu genuen.


Fitxa Teknikoa 

Izena: Gorostia
Izen zientifikoa: llex Aquifolium
Habitata: Europako hegoaldean eta ekialdean,
Afrikako iparraldean eta Asiako hegomendebaldean
Jatorria: Europa
Fruitua: Fruitu gorriak (emeek soilik)
Hostoaren kolorea: Berde iluna
Erabilera: Zurgintzan estimatua eta erabilia nahiz eta lantzen 
zaila izan. Apaingarri bezala erabiltzen da gabonetan. 
Txorien babesleku izaten da neguan. Sendabelartzat ere erabili ohi da.
Zaintza : Babestutako zuhaitza da
Bestelako ezaugarriak: Zuhaixka edo zuhaitz txikia izaten da, 
10metrora iritsi daiteke. Ale batzuk arrak eta beste batzuk 
emeak dira. Fruituak udazkenean hazten dira eta oso 
kutsakorrak dira; janez gero, urdail arazo larriak sor ditzakete.



                             

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina